XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hemen dituzu ataleko esaldiak bi zatiz banaturik.
Zuk aurkitu behar dituzu bi zatiak esaldia osatzeko.
Bikoteak lotu ondoren, idatz itzazu goian dauzkaten letrak.
Gero ordenez ipini eta esaldi bat konponduko duzu.
Esaldia: BOTERETSUA
Hemen duzu irakurgaiaren zati bat desordenaturik.
Zati bakoitza zenbatu batetik zazpira eta horrela ordena adierazi.
A. Katilukada bat salda hartu ondoren, askoz hobeto sentitzen du bere burua.
Emaztea ondoan esertzen zaio.
B. -Gauzak gero eta okerrago daude, oso zailak; hau besterik ez dut lortu.
C. -Hori besterik ez duzu eskuratu, alfer horrek!
Argia eta telefonoa moztu dizkigute,
D. -Zer lortu duzu gaur? -galdetzen dio.
E. Eta laster gasik eta su egiteko egurrik gabe geldituko gara.
F. Txohik bere sakelean bilatu eta kautxuzko haur txupete bat erakusten dio etsirik.
G. Jateko patatarik ere ez dago ia-ia, eta zuri zer eta txupete madarikatu bat ekartzea otu!